ONGI ETORRI nire blogera! Ondo pasatu eta gozatu txikitako oroitzapen horietaz. Aske jolastu, aske bizi!!.
RSS
Jolasa bada beldurrik gabe ametsak adierazteko baliabidea...jolas dezagun!!

martes, 27 de septiembre de 2011

Jolasekin ikasten

Jolasak ez dira soilik denbora pasatzeko. Jolasak ere ikasteko baliabide izan daitezke, eta ondo eramaten badira, asko ikas daiteke haietatik.

Hemen, gurasoentzat baliagarri suerta daitezkeen hainbat arau, informazio... duzue.

Goza ezazue eta praktikan jarri!!

"Chorro, morro, pico, tallo, que"

gaur egungo umeak jolasten
Blog honi hasiera emateko, antzinan oso ezaguna zen joku bati buruz arituko naiz: "Chorro, morro, pico, tallo, que".

Askotan entzun izan diot aitari jolas honi buruz. Oroitzapen on ugari ditu joku honetaz, eta horregatik aukeratu dut blogaren lehenengo sarrera ofizial modura.


JOLASAREN IZENA: Chorro, morro, pico, tallo, que. (beste leku batzuetan ere "cinco dedos" edo "La burra" izenak izan ditu besteak beste)

PARTAIDE KOPURUA: Nahi diren beste.

ROLAK: "Burro" (bere gainean salto egiten duten  taldearen partaideak osatutakoa), "Saltadores" (salto egiten dutenak), "Madre" (eskua eskutatzen duena)

JOKUA: Neska edo mutil batek "Ama" papera eginez, horma baten kontra jartzen da. Bi talde sortzen dira, bakoitzak ume kopuru berdinarekin. Talde bat "saltadores" izango dira eta bestea, aldiz, "burro".


antzinako umeak  jolasten
"burro" osatzen dutenez, makurturik jarriko dira, bata bestearen atzean bakoitzaren burua aurrekoaren hanken artean dagoelarik eta eskuekin aurrekoaren hankak hartzen dituelarik. Lehenengoak bere burua "Ama"n jarriko du.


Behin guztiak jarrita, salto egiten dutenen taldeko batek salto egingo du "burro"ren gainean. Salto egiten duenak oinak behean daudenen hanken artean sartzen baditu "rosca" egingo du eta orduan "burro" zirenak "saltadores" izatera pasatuko dira. Ezin den beste gauza bat zera da: Zure taldekideekin hitz egin salto egin baduzu jadanik; eta salto egiterakoan "chorro va" esaten ez badu saltalariak huts egingo du. "burro" taldeko batek, besteek salto egiterakoan lurzorua oinak ez diren beste zerbaitekin ikutzen badu, huts egingo dute eta hurrengoan berriro bere taldea "burro" izango da.
hatzamarren izenak


Behin gainean, "Ama"k dio: "chorro, morro, pico, tallo, que? eskuko hatzamar bat altzatuz. "burro"ko lehenengoak, ikusi gabe, bat aukeratko du eta asmatuz gero "saltadores" izatera pasatuko dira. Bestela, "burro" izango dira berriro ere.





PROBAN JARRI, BAINA KONTUZ SORBALDAREKIN !! :)

martes, 20 de septiembre de 2011

Sarrera

Guztiok izan gara umeak eta guztiok izan dugu gustoko jolastea, beraz blog hau umeei eta ume izan diren guzti horiei zuzenduta dago.

Blog honen bidez haien haurtzaroa zeharo atzean utzi duten horiei momentu horiek berriro bizitzen lagundu nahi diet; bai eta gaur egun umeak diren horiei bere aisia aprobetzatzen.


Nire bloga aintzinako eta gaur egungo jolasak, eskulanak... nahasteko lekua izango da; aitite, guraso eta seme-alabak batzeko tokia eta batez ere, ondo pasatzeko baliabidea.


Has gaitezen ba ondo pasatzen!! :)




Hemen daukazue jolasten hasteko aplikazio bat: Egin ezazu Graffiti polit bat !!!