Sarrera berri honetan, betidanik jolastu izan dudan jolas bat ekartzen dizuet. Nire gustokoenetako jolas bat da hau eta horregatik zuekin konpartitu nahi dut.
Urtero, nire familiaren herriko ume guztiek jolas honetara jolasten dute, herri osoan zehar. Herria Reliegos da, Leon probintzian dagoena.
Orain, jokua azaltzeari ekingo diot !
JOLASAREN IZENA:
Altxorraren bila.
PARTAIDE KOPURUA:
Nahi diren beste.
JOKUA:
Jolas honetan kontrako bi talde gutxienez egon behar dira, altxorra aurkitzen lehenengoak izateko borrokatuko dutenak.
Talde bakoitzari hasierako pista bat ematen zaio, zeinak hurrengo pista ezkutatuta dagoen lekura eramango dituen. Normalean, pista horiek ez dute lokalizazioa zuzenean ematen. Horren ordez, asmakizun moduko bat luzatzen zaie taldekideei.
Nahi diren beste pista jar daitezke, herri edo aukeratutako ingurune osoan zehar ezkutaturik egongo direnak.
Azkeneko pistak altxorrera eramango ditu umeak. Altxorra edonolakoa izan daiteke (jostailuak, janaria...) eta soilik irabazleentzat izango da. Hala ere, partaide guztiei nolabaiteko sari bat eman behar zaie parte hartzeagatik.