ONGI ETORRI nire blogera! Ondo pasatu eta gozatu txikitako oroitzapen horietaz. Aske jolastu, aske bizi!!.
RSS
Jolasa bada beldurrik gabe ametsak adierazteko baliabidea...jolas dezagun!!

sábado, 19 de noviembre de 2011

Altxorraren bila

Sarrera berri honetan, betidanik jolastu izan dudan jolas bat ekartzen dizuet. Nire gustokoenetako jolas bat da hau eta horregatik zuekin konpartitu nahi dut.


Urtero, nire familiaren herriko ume guztiek jolas honetara jolasten dute, herri osoan zehar. Herria Reliegos da, Leon probintzian dagoena.







Orain, jokua azaltzeari ekingo diot !


JOLASAREN IZENA:
Altxorraren bila.


PARTAIDE KOPURUA:
Nahi diren beste.


JOKUA:
Jolas honetan kontrako bi talde gutxienez egon behar dira, altxorra aurkitzen lehenengoak izateko borrokatuko dutenak.


Talde bakoitzari hasierako pista bat ematen zaio, zeinak hurrengo pista ezkutatuta dagoen lekura eramango dituen. Normalean, pista horiek ez dute lokalizazioa zuzenean ematen. Horren ordez, asmakizun moduko bat luzatzen zaie taldekideei.



Nahi diren beste pista jar daitezke, herri edo aukeratutako ingurune osoan zehar ezkutaturik egongo direnak.


Azkeneko pistak altxorrera eramango ditu umeak. Altxorra edonolakoa izan daiteke (jostailuak, janaria...) eta soilik irabazleentzat izango da. Hala ere, partaide guztiei nolabaiteko sari bat eman behar zaie parte hartzeagatik.





martes, 8 de noviembre de 2011

Jolas tradizionalak

Gustoko dituzue blogean ikusten ari zareten jolasak?
Informazio gehiago nahi duzue?


Gaurkoan, aintzinako joku dibertigarri eta ospetsu horiei buruzko informazio zabala ematen digun liburuzka bat ekartzen dizuet.
Liburuzka honen bidez, informazio sakonago bat jasoko duzue.










Informazio guzti honekin ez dago ez jolasteko aitzakirik! Goza ezazue !

domingo, 23 de octubre de 2011

Dantzatu, abestu, jolastu

Blog sarrera honetan dantza eta abestiarekin zuzenki lotuta dauden joku batzuei buruz hitz egingo dizuet. Asko ezagunak izango dira, edo baliteke haietaz ez oroitzea... Lasai! jarraitu irakurtzen eta goza ezazue!


Nik daukat tik:


"Nik daukat tik tik tik
 Nik daukat tik tik tik
 ta medikuak esan dit burua mugitzeko
 mugitzeko behin PA
 mugitzeko bitan PA PA
 mugitzeko lautan PA PA PA PA
 Paparabapa piribo paparabapa piribo
 U! Yeah!
 Paparabapa piribo paparabapa piribo 
 U! Yeah!
 [...] "


Horrela errepikatuz joaten da, gorputz atal desberdinekin.




Taza, tetera:


"Soy una taza
 una tetera
 una cuchara
 un cucharon


 Un plato hondo
 un plato llano
 un cuchillito
 y un tenedor


 Soy un salero
 azucarero
 la batidora
 y una olla expres Pi Piii"




Paristik natorren:


"Paristik natorren artista bat naiz nik
 paristik natorren artista bat naiz nik
 ondo jotzen det!
 baita guk ere!
 danborra nik jotzen det
 pron, pron, pron...


Horrela errepikatuz joaten da, instrumentu desberdinekin.






Erabil dezagun musika aske jolasteko eta bizitzeko baliabide modura! Eta gogoratu, DANTZATU, ABESTU, JOLASTU!!

miércoles, 12 de octubre de 2011

Bideojokuak

-Ander, pilotan jolastuko dugu?-esan zion aitak.
-Bai, noski! Play Station-a piztuko dut eta FIFAra jolastuko dugu!

Gaur egun, ez da harritzekoa honelako hizketaldiak entzutea nagusi eta umeen artean. Bizi garen gizarte teknologikoan betiko jokuak galtzen ari dira, eta gero eta sofistikatuagoak diren bideojokuak nagusitzen ari dira abiadura handian.



Eztabaida gaia da bideojokuena gaur egun. Bideojokuak hainbat alde on eta txar dituztela argi dago; zeintzuk diren zehaztea beste gauza bat da. Blog sarrera honen bidez lortu nahi dudana ez da abantaila eta desabantaila hauei buruz hitz egitea, baizik eta bideojokuak ikasteko baliabide giza erabiltzen irakastea.


Bideojokuen arazorik handiena zera da: Neurria. Edozer bezala, gehiegizko neurri batean txarrak dira. Hori dela eta, gurasoek kontuan izan behar dute haien umeek bideojokuen artean ematen duten denbora. Gainera, guraso lanpetu askok egiten duten bezala, gero eta gehiago dira haien umeak ez molestatzeko bideojokuak ematen dizkietenak. Horrek, arazoa handitu baino ez du egiten.


Esan beharra dago, bideojokuak ikasteko baliabide ona izan daitekeela, umeen arreta pizteko egoki baino hobeagoak direlako. Horrelako bideojokoak badaude eta "serious games" izena dute. Hauetatik aparte, egokiak dira ere aktibitate fisikoa eskatzen dutenak, wii, kinect... bezalakoak.


Jarraian, komentatutakoari buruzko hainbat informazio duzue.
Bideojokuak klasean


GOGORATU  JOLAS BIRTUALEI BAI ESATEA, BAINA BETI ERE JOKU TRADIZIONALEEN GEHIGARRI MODURA!!

viernes, 7 de octubre de 2011

Zelai errea

Zelai errea bai gaur egun eta bai antzinan oso jolastua izan da umeen artean. Hori dela eta, aukeratu egin dut. Gogora dezagun joku polit hau eta nola ez, jarrai dezagun jolasten!



JOLASAREN IZENA: Zelai errea (beste leku batzuetan ere "balon prisionero",  "vivos y muertos", "brilé"... izenak izan ditu besteak beste).


PARTAIDE KOPURUA: Nahi diren beste.


ROLAK: Erretak, erregabeak eta kapitainak


JOKUA: Lurzoruan errektangelu bat finkatzen da, zelaia izango dena, eta hau bitan banatzen da. Hasi baino lehen, umeak bi taldetan banatu behar dira eta talde bakoitzeko kapitain bat izendatuko dute.


Talde bakoitza bere zelai erdian jarriko da eta kapitainak, kontrako taldearen zelaiaren atzean dagoen eremu finkatu batean. Orduan hasiko da jokua.


Jolasteko, talde bakoitzak baloiarekin emanez kontrako taldekideak erre behar dituzte. Norbait erreta dagoenean kapitaina dagoen lekura joango da eta kapitaina bere taldearengana itzuliko da. Gainerako taldekideak, erreta badaude ere, ezin dira berriz bere zelaira bueltatu.


Erretak kapitainaren eremuan daudenean ahal izango dute baloia hartu (eremu barruan badago) eta kontrako taldekideei jaurti erretzeko. Baita legezkoa da erreten eta taldekideen artean baloia pasatzea.


Batek baloia airean hartzen badu, erreta dagoen bere taldeko bat askatu dezake.


Baloia soilik eskuekin bota daiteke eta azkenean, jokalari guztiak erreta dituen taldeak galduko du jokoa.



TRANKIL! Guk ez gara zertan hainbeste izan behar... :)

martes, 27 de septiembre de 2011

Jolasekin ikasten

Jolasak ez dira soilik denbora pasatzeko. Jolasak ere ikasteko baliabide izan daitezke, eta ondo eramaten badira, asko ikas daiteke haietatik.

Hemen, gurasoentzat baliagarri suerta daitezkeen hainbat arau, informazio... duzue.

Goza ezazue eta praktikan jarri!!

"Chorro, morro, pico, tallo, que"

gaur egungo umeak jolasten
Blog honi hasiera emateko, antzinan oso ezaguna zen joku bati buruz arituko naiz: "Chorro, morro, pico, tallo, que".

Askotan entzun izan diot aitari jolas honi buruz. Oroitzapen on ugari ditu joku honetaz, eta horregatik aukeratu dut blogaren lehenengo sarrera ofizial modura.


JOLASAREN IZENA: Chorro, morro, pico, tallo, que. (beste leku batzuetan ere "cinco dedos" edo "La burra" izenak izan ditu besteak beste)

PARTAIDE KOPURUA: Nahi diren beste.

ROLAK: "Burro" (bere gainean salto egiten duten  taldearen partaideak osatutakoa), "Saltadores" (salto egiten dutenak), "Madre" (eskua eskutatzen duena)

JOKUA: Neska edo mutil batek "Ama" papera eginez, horma baten kontra jartzen da. Bi talde sortzen dira, bakoitzak ume kopuru berdinarekin. Talde bat "saltadores" izango dira eta bestea, aldiz, "burro".


antzinako umeak  jolasten
"burro" osatzen dutenez, makurturik jarriko dira, bata bestearen atzean bakoitzaren burua aurrekoaren hanken artean dagoelarik eta eskuekin aurrekoaren hankak hartzen dituelarik. Lehenengoak bere burua "Ama"n jarriko du.


Behin guztiak jarrita, salto egiten dutenen taldeko batek salto egingo du "burro"ren gainean. Salto egiten duenak oinak behean daudenen hanken artean sartzen baditu "rosca" egingo du eta orduan "burro" zirenak "saltadores" izatera pasatuko dira. Ezin den beste gauza bat zera da: Zure taldekideekin hitz egin salto egin baduzu jadanik; eta salto egiterakoan "chorro va" esaten ez badu saltalariak huts egingo du. "burro" taldeko batek, besteek salto egiterakoan lurzorua oinak ez diren beste zerbaitekin ikutzen badu, huts egingo dute eta hurrengoan berriro bere taldea "burro" izango da.
hatzamarren izenak


Behin gainean, "Ama"k dio: "chorro, morro, pico, tallo, que? eskuko hatzamar bat altzatuz. "burro"ko lehenengoak, ikusi gabe, bat aukeratko du eta asmatuz gero "saltadores" izatera pasatuko dira. Bestela, "burro" izango dira berriro ere.





PROBAN JARRI, BAINA KONTUZ SORBALDAREKIN !! :)