ONGI ETORRI nire blogera! Ondo pasatu eta gozatu txikitako oroitzapen horietaz. Aske jolastu, aske bizi!!.
RSS
Jolasa bada beldurrik gabe ametsak adierazteko baliabidea...jolas dezagun!!

domingo, 23 de octubre de 2011

Dantzatu, abestu, jolastu

Blog sarrera honetan dantza eta abestiarekin zuzenki lotuta dauden joku batzuei buruz hitz egingo dizuet. Asko ezagunak izango dira, edo baliteke haietaz ez oroitzea... Lasai! jarraitu irakurtzen eta goza ezazue!


Nik daukat tik:


"Nik daukat tik tik tik
 Nik daukat tik tik tik
 ta medikuak esan dit burua mugitzeko
 mugitzeko behin PA
 mugitzeko bitan PA PA
 mugitzeko lautan PA PA PA PA
 Paparabapa piribo paparabapa piribo
 U! Yeah!
 Paparabapa piribo paparabapa piribo 
 U! Yeah!
 [...] "


Horrela errepikatuz joaten da, gorputz atal desberdinekin.




Taza, tetera:


"Soy una taza
 una tetera
 una cuchara
 un cucharon


 Un plato hondo
 un plato llano
 un cuchillito
 y un tenedor


 Soy un salero
 azucarero
 la batidora
 y una olla expres Pi Piii"




Paristik natorren:


"Paristik natorren artista bat naiz nik
 paristik natorren artista bat naiz nik
 ondo jotzen det!
 baita guk ere!
 danborra nik jotzen det
 pron, pron, pron...


Horrela errepikatuz joaten da, instrumentu desberdinekin.






Erabil dezagun musika aske jolasteko eta bizitzeko baliabide modura! Eta gogoratu, DANTZATU, ABESTU, JOLASTU!!

miércoles, 12 de octubre de 2011

Bideojokuak

-Ander, pilotan jolastuko dugu?-esan zion aitak.
-Bai, noski! Play Station-a piztuko dut eta FIFAra jolastuko dugu!

Gaur egun, ez da harritzekoa honelako hizketaldiak entzutea nagusi eta umeen artean. Bizi garen gizarte teknologikoan betiko jokuak galtzen ari dira, eta gero eta sofistikatuagoak diren bideojokuak nagusitzen ari dira abiadura handian.



Eztabaida gaia da bideojokuena gaur egun. Bideojokuak hainbat alde on eta txar dituztela argi dago; zeintzuk diren zehaztea beste gauza bat da. Blog sarrera honen bidez lortu nahi dudana ez da abantaila eta desabantaila hauei buruz hitz egitea, baizik eta bideojokuak ikasteko baliabide giza erabiltzen irakastea.


Bideojokuen arazorik handiena zera da: Neurria. Edozer bezala, gehiegizko neurri batean txarrak dira. Hori dela eta, gurasoek kontuan izan behar dute haien umeek bideojokuen artean ematen duten denbora. Gainera, guraso lanpetu askok egiten duten bezala, gero eta gehiago dira haien umeak ez molestatzeko bideojokuak ematen dizkietenak. Horrek, arazoa handitu baino ez du egiten.


Esan beharra dago, bideojokuak ikasteko baliabide ona izan daitekeela, umeen arreta pizteko egoki baino hobeagoak direlako. Horrelako bideojokoak badaude eta "serious games" izena dute. Hauetatik aparte, egokiak dira ere aktibitate fisikoa eskatzen dutenak, wii, kinect... bezalakoak.


Jarraian, komentatutakoari buruzko hainbat informazio duzue.
Bideojokuak klasean


GOGORATU  JOLAS BIRTUALEI BAI ESATEA, BAINA BETI ERE JOKU TRADIZIONALEEN GEHIGARRI MODURA!!

viernes, 7 de octubre de 2011

Zelai errea

Zelai errea bai gaur egun eta bai antzinan oso jolastua izan da umeen artean. Hori dela eta, aukeratu egin dut. Gogora dezagun joku polit hau eta nola ez, jarrai dezagun jolasten!



JOLASAREN IZENA: Zelai errea (beste leku batzuetan ere "balon prisionero",  "vivos y muertos", "brilé"... izenak izan ditu besteak beste).


PARTAIDE KOPURUA: Nahi diren beste.


ROLAK: Erretak, erregabeak eta kapitainak


JOKUA: Lurzoruan errektangelu bat finkatzen da, zelaia izango dena, eta hau bitan banatzen da. Hasi baino lehen, umeak bi taldetan banatu behar dira eta talde bakoitzeko kapitain bat izendatuko dute.


Talde bakoitza bere zelai erdian jarriko da eta kapitainak, kontrako taldearen zelaiaren atzean dagoen eremu finkatu batean. Orduan hasiko da jokua.


Jolasteko, talde bakoitzak baloiarekin emanez kontrako taldekideak erre behar dituzte. Norbait erreta dagoenean kapitaina dagoen lekura joango da eta kapitaina bere taldearengana itzuliko da. Gainerako taldekideak, erreta badaude ere, ezin dira berriz bere zelaira bueltatu.


Erretak kapitainaren eremuan daudenean ahal izango dute baloia hartu (eremu barruan badago) eta kontrako taldekideei jaurti erretzeko. Baita legezkoa da erreten eta taldekideen artean baloia pasatzea.


Batek baloia airean hartzen badu, erreta dagoen bere taldeko bat askatu dezake.


Baloia soilik eskuekin bota daiteke eta azkenean, jokalari guztiak erreta dituen taldeak galduko du jokoa.



TRANKIL! Guk ez gara zertan hainbeste izan behar... :)